XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
URKIOLA EZKONTZAIgaro dan larunbatian Urkiola'ko Andoni Deunaren Elexan, Sardui'tar Bitor abade jaunak betiko alkartu ebazan Sardu'tar Urrupin eta Enbeita'tar Bingen; biak Muxika'kuak.
Euren aita-ama bitxiak Sardui'tar Bitor eta Enbeita'tar Miren.
Jaunak onetsi bediz egizko euzkeldun Jainko-zaliak izateko.
Egun orretan bene-benetako pozagaz gustiok aurkitu giñan, Enbeita'tar Balendin eta Sabiñen izneurtuak entzuten.
Yarraitu olantxe oso ederto egiten dozue ta.
YUAN-ETORRIAKIgaro dan astian yuan zan Zeanuri'ra Angoitia'tar Koldobika abade jauna, an beren aita-amaren onduan jayak igaroten.
Baita emen aurkituten dira Ibarzabal'tar Kepa eta Bizkarra'tar Sabin mutiltxuak.
Arrasate'tik etorri zan Deun Andoni'ri agur bat egiten, gure adizkide maite dogun Dolara'tar Koldobika abade jauna, beste iru gizon beragaz lagun zirala.
Gazteiz'era yuan zan Puxana'tar Peli,
Mañari'ra Inzunsa'tar Maxime, eta Abadiño'ra Bizkarra'tar Matilde neskatille onak.
Bilbao'tik etorri ziran Uriarte'tar Bingen, Jon, Kepa, Ander eta Bedita; gustiak anayak.
Benetako poza aurkitu zan Pantaleon jauna'ren biotzian beren bost semiakaz gabon-jayak igaroteko.
Urte askotan olantxe.
EGURALDIAIgaro dan astian ikaragarrizko otzak egin dauz Urkiola'ko tontor onetan.
Emen diñuendik aspaldiko urtetan ezautu diran otzik aundienak egin dauz.
Onelako asko egiten yarraituten ba'dau, Urkiolatarrok larri ixan biar dogu.
UNTZILLA-BARREN.